miércoles, 10 de marzo de 2010

Parking ala batxing?

Izar Mendiguren Cosgaya

EHUren Leioako kanpuseko parkingean, edozein gidarik rallyko parte hartzailea dela pentsa dezake. Izan ere, milaka lagunen eguneroko geraleku bada ere, autoak baino ugariagoak dira batxeak. Lehendabizi, ikasleen atsedentokia zen zelaia kendu zuten, ondoren parking bat jarri,eta azkenerako, Abiadura Handiko Trenak egingo dituenak baino zulo gehiago egin dituzte. Onartezina izateaz gain, sinestezina iruditzen zait: nola da posible hainbeste diru jasotzen duen enpresa batek horrelako parking eskas bat izatea? Ez dut eskatzen hiru solairutako aparkalekurik. Krisi garaian gaude, ados. Baina hainbesterako kostea suposatzen al du EHUrentzat medikuntza fakultate aurreko parkingeko zuloak estali eta parking duin bat egokitzea?

Giza eta Gizarte Komunikazioen fakultatetik ez dakit kazetari profesional gisa aterako naizen, hori bai, titulurik ez izan arren autoa zuloetatik ateratzeko gai naizela esan ahal izango dut.

No hay comentarios: