martes, 2 de marzo de 2010

Euskarazko karrera, erdaraz

Izar Mendiguren Cosgaya

EHUk, bere karrera eskaintzaren aniztasunean euskaraz ikasteko eskubidea eman egiten du, eta era berean kendu. Izan ere, euskaraz burutzeko ikasketak geroz eta ugariagoak badira ere, geroz eta murritzagoak dira hizkuntza honetan formatzeko eskaintzen dituen baliabideak. Kazetaritzan esaterako, euskaraz matrikulatzeko aukera dago. Alabaina, irakasgai askotako materiala erdara hutsean dago. Teorietako euskarriak ez dira itzultzen, eta zenbait irakaslek testuak euskaratzeko eskatzen zaienean entzungor egiten dute. Pelikulak, praktikak, liburuak... lau urteetan zehar erdaraz landu eta euskaraz adierazi behar izan ditugu. Eta orain, bologna prozesua dela eta, gaztelaniaz ez ezik, ingeleraz ikastera behartu nahi gaituzte. Honakoa da behin, kafetegian aldamenean eseri zen bati entzun niona: "La UPV es la universidad de las tres mentiras, porque ni es universidad, ni es publica y ni es vasca". Eta beste behin ere, arrazoia eman beharrean natzaio: EHUk ez dit unibertsitate bezala esandakoa bete, karrera burutzeko ordaintzen dugun dirutzarekin ez zait iruditzen publikoa denik eta ez dit eskaini bezala euskaraz ikasteko aukerarik eman. Zentzu guztietan, ez dago eskubiderik.

No hay comentarios: