jueves, 15 de abril de 2010

Kofradeen presentzian, emakumeen ausentzia

Izar Mendiguren Cosgaya

San Roque Kofradiak ez du emakumeen presentziarik onartuko aurtengo bazkarian ere. Igandean egindako bozketak erabakita, laudioar emakumeek ez dute Kofradia Eguneko bazkarian esertzerik izango. Duela bi urte herritar batek Arartekoari jakinarazio zion, bazkari honetan herritarren eskubideak urratu egiten zirela. Izan ere, Laudioko jaietako egun baten izena, hots, Kofradiaren eguna hartzeaz gain, herritar orok ezin zezakeela parte hartu salatu zuen. Hala, Iñigo Lamarkak kasua aztertu eta laudioarren eskubideak urratzen zirela adierazi zuen. Haatik, Kofradiako kideak bildu eta bozkaketa egin zuten iaz emakumeak bazkarian onartu ala ez erabakitzeko. Bozketan, gehiengoak emakumeen alde egin zuen, baina San Roke Kofradiaren estatutuen arabera %75ek baiezkoa eman behar dute arautegian aldaketa bat egiteko. Herrian, polemika da nagusi. Kofradiak, bazkaria elizaren arkupetan egiteko asmoa duela iragarri du. Hala ere, azken hitza Gasteizko Apezpikutzak eta Laudioko Udalak daukate. Emakumeei parte hartzen ez uztearen ondorioak izan daitezke, batetik, laguntzak ukatzea eta, bestetik, bazkaria arkupean egiteko baimenik ez lortzea izan daitezke. Arabako Diputazioarentzat emakumeen partizipazioa debekatzea “diskriminazioa” da eta Arartekoarekin eta Laudioko Udalarekin batera egoera hau konpontzeko lanean ari direla adierazi du Claudio Rodriguezek, Administraziorako Foru diputatuak,1599 sortu zen kofradia. Garai horretan sortzen ziren talde guztiek Trentoko Kontzilioak esaten zuena jarraitu behar zuten. Horregatik, estatutuaren artikulu batek dio: "primeramente ordenaron y mandaron que los cofrades del Señor Sant Roque ayan de ser en la comida hombres y no mujeres“ (lehenengoz agindu zuten San Roke Kofradiaren bazkarietan, gizonek parte har zezaten, baina ez emakumeek). Eta bienbitartean, Kofradiakoak ez garen herritarrok badirudi ez dugula hitzik. Edo izatekotan, gure hitzak ez duela baliorik. Jai parte hartzaileak bultzatzen dituen Udalak, badirudi ez duela ezer egiteko asmorik. Asmoak aspaldi entzun ditugu, baina ekintzak behar dira. Hau parte hartzea eta parekidetasuna bultzatzea baldin bada, zer da zapalkuntza?


No hay comentarios: