
ZuZeu ziberkazetan lau haizetara zabaldu dute galdera: Nork geratuko du EITBko desastrea? Izan ere, saguzaharrak baino hankazgorago dago euskal katea. Zenbait langile protestan ari dira, audientziak geroz eta kaskarragoak ari dira izaten...baina ez dute ezer aldatzen, eta aldatu ordez kendu egiten dute. Errotik gainera. Ez al zaie, bada, merkeago aterako Uuuuy delako programari aurrekontua jaistea? Kasualitatea, telebistatik baztertu nahi dituzten saioak euskal nortasunaren adierazle eta erreferentzia dira. Bejondaiela... baina gero ez dezatela antenan iragarri "aurrera doan herria" eta Euskal Irrati Telebista direla esan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario