Azterketa gainditzea ez da ikastea. Hori irakurri dut, gaur goizean EHUko kazetaritza fakultatean ikasgelarantza oinez nindoala. Eta pentsatu dut, "arrazoi oso

Azterketak ate joka ditugu eta ikasle asko gara irakasleen tutoretzetara atea jotzen hurbildu garenak. Batzuk, laguntza bila, eta beste batzuk mirari eske. Nire ustez, zeozer ikasteko erarik eraginkorrena horretan lan egitea da. Beti pentsatu izan dut, astebete lehenago kontzeptuak memorizatzeak ez duela ezertarako balio. Eguneroko lanean ikasten da, eta hori da biharko egun batean balioko diguna. Izan ere, zenbat apuntek bukatu dute zakarrontzian ezertarako balio ez dutela sinetsita? Ikasitakoak ezertarako balio ez duela pentsatzen duen jendea dagoen bitartean, hezkuntzak eta komunikazioak arazo bat du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario