miércoles, 21 de abril de 2010

Azterketarako datuak bai, datak ez

Izar Mendiguren Cosgaya


Iritsi dira ikasleak ikasturtearen azken txanpara. Datozen lau-bost asteetan, bigarren lau hilekoari zegozkion ikas-materia guztia jasoko dute. Liburutegiak jendez beteko dira, eta etxeetako hozkailuak hustu. Azken esprinta hastear dago. Azkenengo lanak, azken aurkezpenak, azkenera iristen ez diren ikasketa prozesuak. Izan ere, beste urte batez, kazetaritza karrerako azterketa datak azkenetarikoak izango dira argitaratzen.


Zenbait karreretan, urritik jakiten dute zein egunetan izango dituzten azterketak. Azterketarako datuak, beti daude soberan, baina datak... inoiz ez. Nire gaurko kexa, azterketa bidez ikasleen heziketa maila aztertzea helburu duten irakasleentzako doa. Izan ere, uste dut, egun bakarrean lau galdera teorikoren bidez ez dela jakintza bat neurtzen. Ikusita eta ikasita nago, eta lau urteko esperientziak irakatsi didanez, askoz gehiago ikasten da lan praktikoen bidez kontzeptu teorikoak aplikatzen. Lau hilabetetan entzundakoa aste batean memorizatu eta egun batean paper batean idazteak ez du ezertarako balio. Balio duena, lau hilabete barru baliagarri izango zaidan kontzeptu hori da. Helburu bat lortzea ahalbidetuko didan materia. Baina hori, ikaslen eskuetan ez ezik, irakasleen esku ere badago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario