jueves, 18 de marzo de 2010

Ikasle asko, ordenagailu gutxi


Izar Mendiguren Cosgaya
Badira bi urte Giza eta gizarte komunikazioaren fakultatean ordenagailuen gela bat ireki zela. Hala ere, ordenagailuen arazoak konpondu gabe dirau, eta asko dira Leioako campusean lanerako zein entretenimendurako ordenagailu baten beharrean, ateen inguruan ilada egin behar izaten duten ikasleak. Izan ere, sei fakultate ezberdin biltzen dituen guneak, teknologiari aukera murritzak eskaintzen dizkio. Egunerokoan milaka ikasle mugitzen diren toki batean, giza aglomerazioa dela eta apenas dago ordenagailu aurrean eserlekurik libre. Ez litzaidake kexatzeko arrazoi irudituko, baldin eta gaur egun konputadoreak beharrezko ez balira. Uste dut, eta zuzena deritzot, irakasleek lanak ordenagailu bidez egitea exijitzen diguten bezala, ikasleok baldintza hau betetzeko baldintza duinak eskatzeko eskubidea dugula. Gaur goizean adibidez, liburutegiko ordenagailu gela goizeko 9.30tan itxita zegoen, berez, irekia egon behar zuenean. Atean, hamarnaka ikasle pilatu gara. Nik 10tan entregatu behar nuen lan baten azken lerroak idatzi eta inprimatzeko kopistegira joan behar nuen, eta bitartean, irekia behar zuen atea itxita egon da. Eta seguru nago, hamar mila ikasletik gorako kasu bakarra ez naizela izan. Horregatik, nire iritziz, ikasleak unibertsitateko betebeharrak burutzen ditugun (edo saiatzen garen) bezala, unibertsitateak gure beharrak betetzeko saiakera egin beharko luke. Besteak beste, ikasleon eskura dauden ordenagailu kopurua handituz edo berauen erabilerarako ordutegia gure beharretara egokituz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario